Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuek milioi erdi euroko inbertsioa egin du ostalaritza-sektoreari laguntzeko

Covid19 gaitzak markatutako urtearen eta supermerkatuetako profesionalek egindako aparteko ahaleginaren ondoren, ostalaritzari laguntzeko kanpaina jarri dute abian BM Supermerkatuek, taldea presente dagoen probintzietako ostalaritza-elkarteekin lankidetzan: hots, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Errioxako eta Madrilgo Erkidegoko elkarteekin batera. Helburu bikoitza du ekimenak: lehenik eta behin, ekonomia suspertzea, pandemia honetan sektore kaltetuenetako bat izan denari lagunduta eta, aldi berean, bereziki zaila izan den urte honetan kateko langileek egin duten lana saritzea eta aintzatestea.

Ekintza honekin, BM Supermerkatuek inguruko ostalaritzako establezimenduren batean kontsumitzeko bi lagunentzako afari edo bazkari berezi baterako opari-bonu bana oparituko die bere 5.700 langileetako bakoitzari. Guztira, milioi erdiko inbertsioa egingo du kateak bonu horiekin; urtarrila eta maiatza bitartean kontsumitu beharko dira, Euskadi, Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Madrilgo jatetxe eta establezimenduetan.

BM Supermerkatuen jatorrizko talde den Uvesco Taldeko Giza Baliabideetako zuzendari Gorka Zubillagaren esanetan, "bizi izaten ari garena bezalako egoera zail batean, opari honekin, Uvesco taldea osatzen duten pertsona guztien profesionaltasuna eta jarrera bikaina saritu nahi izan ditugu batetik eta, halaber, gure ekarpentxoa egin nahi izan dugu, horren kaltetua izan den sektorea, ostalaritzarena, bultzatzeko eta hari laguntzeko. Gure 5.700 profesionalei eta haiekin batera joaten direnei pizgarri bat ematea gure jatetxeetara itzul daitezen eta berriro goza dezaten bi lagunentzako bazkari edo afari berezi batez, agintariek ezarritako osasun- eta segurtasun-arauak betez; horixe da haiei laguntzeko gure modua, eta egoera normaltasunera itzuliko dela espero dugu, konfiantza pixkanaka itzultzen joan dadin”.

Hain zuzen ere, hau ez da ezohiko inguruabar hauetan lantaldeak egin duen ahalegina saritzera bideratutako lehenengo ekintza; izan ere, alarma-egoera abian egon zen hilabeteetan, egoerarik zailena bizi izan zenean, zazpi milioi euro baino gehiagoko partida bat bideratu zuen taldeak langileen lana eta profesionaltasuna saritzeko aparteko haborokinetara.

Promozio honetan parte hartuko duten elkarteen izenean, Gipuzkoako Ostalaritzako lehendakari Mikel Ubarrechenak eskerrak eman dizkio Uvesco Taldeari, egin duen ekintzagatik, eta zera adierazi du: “ostalaritzako sektore nazionalarentzako milioi erdi inguruko laguntza ekonomikoa da eta, batez ere, babes morala eta emozionala, Espainiako ostalaritza azkeneko 50 urteotako egoera ekonomikorik txarrena bizi izaten ari den une honetan”. Halaber, Gipuzkoako Ostalaritza elkarteko eta parte hartzen ari diren gainerako elkarteetako kide diren jatetxe guztiak animatzen ditu banaketa-taldeko langileentzako menu “oso bereziak” prestatzera, maitasunetik eta Uvesco Taldeak sektorearengan pentsatuta izan duen keinuarekiko eskerronetik".