
BM Supermerkatuak
BM Supermerkatuek eta Bilboko Koral Elkarteak Gabonetako kontzertu tradizionala egingo dute, Aspanovas elkartearen alde
BM Supermerkatuak eta Bilboko Koral Elkartea berriro elkartuko dira Gabonetako haien kontzertu tradizionala ospatzeko; Aspanovas Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldekoa izango da aurtengoa. Abenduaren 20an izango da, 19:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendi arituko dira ‘Neguko disdirak’ programan. Fernando Velázquezek zuzenduko du kontzertua, Bilboko Koral Elkarteak abestu eta hogeita hamarren bat euskal musikarik hartuko du parte.
90 minutu inguruko emanaldia izango da, atsedenik gabeko eta ezustekoz betetako errepertorio batekin. Elorrietak konposatutako piezak entzungo dira, hala nola ‘Harzibe zilar bat’, ‘Ez dago ezer’, ‘La kanta’, ‘Haizea’, ‘Eguzki argitan’, eta ‘Hator, hator’ berezi bat.
Deskontua, BM Supermerkatuetako bezeroentzako
Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak, Euskalduna Jauregiaren webgunean eta txartel-leihatilan. 2.000 sarrera jarri dira salgai, eta 15 euroren truke eros daitezke merkeenak. BM Supermerkatuetako bezeroek % 20ko deskontua izango dute, SUPERBM22 promozio-kodearen bidez.
Dagoeneko tradizio bihurtu da Gabonetako hitzordu hau, Bizkaian ekimen kulturalak eta solidarioak bultzatzea helburu duen BM Supermerkatuen eta Bilboko Koral Elkartearen hitzarmenari esker.