Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM ALDEA DAGO

Elikagaien Bankurako dohaintzak biltzeko kanpaina

Gaur egun bizi izaten ari garen egoerak ohiko elikagai-bilketako kanpaina egitea galarazten duen arren, BM Supermerkatuek eutsi egiten diote Elikagaien Bankuarekin lankidetzan jarduteko konpromisoari.

Gure establezimenduetako bezeroek 3, 6 eta 9 euroko ekarpenak egin ahal izango dituzte kutxatik pasatzerakoan, eta BM Supermerkatuek Elikagaien Bankuari helaraziko diote bildutako diru-kopurua, oinarrizko produktuetan: esnea, olioa, gailetak, azukrea, pasta arroza, kakao-hautsa, arrain-kontserbak, aurrez prestatutako lekaleak eta haurrentzako jakiak.

Maiatzaren 24ra arte iraungo du kanpainak, eta BM Supermerkatuek Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan dituzten 236 establezimenduetan egingo da.

Horrez gain, Nafarroako eta Kantabriako Bankuei aparteko ekarpena egin diete BM Supermerkatuek, eta produktuen entrega solidarioarekin duen konpromisoari eusten dio Kantabriako bere plataforman.