Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2018 urr 25Solidaritatea

BM Supermerkatuak eta UNICEF, jaioberrien biziraupenaren alde

“Izen bat, Bizitza bat”

Aurrez egindako kanpainek izan duten arrakasta ikusita, BM Supermerkatuek berriz lan egingo duten aurten UNICEFekin, beste kausa solidario baten alde. Oraingo honetan, jaioberrien biziraupenaren aldekoa izango da kanpaina.

Azaroaren 14ra arte egingo da kanpaina hori Euskadi, Kantabria, Nafarroa, Errioxa, Madril eta Avilako BM supermerkatu guztietan; bezeroek 2 edo 5 euroko ekarpena egin ahal izango dute, hala nahi izanez gero, kutxatik igarotzerakoan.

“Izen bat, Bizitza bat”

“Izen bat, Bizitza bat” kanpainaren izenburuaren arrazoia da munduko leku askotan, haurtxo bat hilabete betetzera horren zaila izanik, gurasoek ez baitietela izenik ere jartzen. Hain zuzen ere, urtero 2,5 milioi haur hiltzen da hilabete bete aurretik, nahiz eta heriotza horien % 80 saihesteko modukoak diren, neurri soil batzuk hartuko balira, hala nola txertoak, antiseptikoak, manta termiko bat edo antibiotiko bat erabiltzea; neurri horiekin, 5.600 haurtxo salbatu ahal izango lirateke egunean.

Nola lagun diezagukezu?

Nahikoa da zure erosketari 2 edo 5 euro gehitzea; era horretan, bizitza asko salbatzeko laguntzen ariko zara. Bi eurorekin lau amari eman dakieke tetanosaren aurkako txertoa, eta bost eurorekin 26 haurtxo txerta daitezke tuberkulosiaren aurka.

Bost urteko elkartasuna

Ez da BM Supermerkatuek UNICEF erakundearen kanpaina batekin bat egiten duten lehen aldia. Bosgarren urtez jarraian egingo dugu bat eta, orain arte, gure bezeroen elkartasunari esker, 110.000 euro baino gehiago bildu ditugu, helburu ezberdinetarako: gaixotasun hilgarrien aurkako txertoak jartzeko, haurren desnutrizioaren aurka borrokatzeko eta hainbat herrialdetan edateko ura izan dezaten, besteak beste.