BM Supermerkatuak
BM Supermerkatuak eta UNICEF: haurren txertaketaren alde buru-belarri
COVID-19aren, elgorriaren, poliomielitisaren eta beste hainbat gaixotasunen aurkako txertoak deskubritu ditugun arren, mundu osoko milioika haurrei eragiten diete gaixotasunok. Horregatik, BM Supermerkatuak eta UNICEF berriro elkartuko dira ekarpen-kanpaina batean, medikuntzako baliabide horiek ez dituzten milaka haurrei txertoak eramaten laguntzeko.
Astelehenean, azaroak 29, hasiko da kanpaina eta abenduaren 12an amaituko da; parte hartzeko, zure erosketari 2 eta 5 euro bitarteko ekarpen bat gehitu besterik ez duzu egin behar. Keinu soil horrekin, bizitzak salbatu ahal izango ditu UNICEFek. Zehazki, 2 euro nahikoa dira hiru haur poliomielitisaren aurka txertatzeko, eta 5 eurorekin sei haur txerta ditzake elgorriaren aurka.
Soluzio txikiak, emaitza itzelak
“Soluzio txikiak” da kanpainaren leloa, eta UNICEFen helburua da munduan haur askok duen osasun-egoerari buruzko kontzientzia sortzea eta horren aurrean jardutea.
UNICEF da munduko txerto-hornitzailerik handiena. 2020an, munduko 5 urtez azpiko haurren erdiak txertatu zituen. Txertoetarako Itun Globaleko (GAVI) kide ere bada UNICEF; erakunde horrek 760 milioi haur baino gehiagorentzako txertoak eman ditu azkeneko 21 urteetan eta, horrela, 13 milioi heriotza baino gehiago saihestu.
Txertoetan dago irtenbidea, horren flasko txikian kabitzen den eta urtero-urtero bizpahiru milioi bizitza salbatzen dituzten txertoetan. Elgorriaren aurkako txertoak, esaterako, 23 milioi haur baino gehiagoren bizitza salbatu du 2000. urteaz geroztik; oso kutsakorra da gaixotasun hori.
BM Supermerkatuek zortzigarren urtez jarraian egingo dute bat UNICEFen kanpainarekin eta, gure bezeroen elkartasunari esker, ziur gaude arrakasta izango dugula.