
BM Supermerkatuak
BM Shop denda inauguratu dugu Usurbilen
BM Supermerkatuek establezimendu berria inauguratu dute Usurbilen, BM Shop formularekin, taldeak Gipuzkoan duen bigarren frankizia, Hondarribikoaren ondoren.
Puntapax kalean (z.g.) dago denda berria, eta zortzi laguneko lantaldea du; langile guztiek jaso dute BM Supermerkatuen berariazko prestakuntza, kalitatezko zerbitzura eta bezeroarenganako arreta onera bideratutako BM ereduari eusteko.
350 m2-ko saltokia du supermerkatuak, eta goitik behera eraberritu da, BMren eredura egokitzeko eta bertako produktuen eskaintza zabala hartzeko; langileek artatutako harategia eta urdaitegia, fruta eta barazki erakusmahaiak eta ogi-labedun okindegia ditu.
Bertako produktuak bultzatzen
Usurbilgo BM Shop dendak harremana du bertako ekoizleekin. 5.000 erreferentzia eskainiko ditu guztira, letxugak, zerbak, tipulinak eta inguruko Baserrietako eta Sasoian Sasoiko produktuak barne; Aitzeta kooperatibako tomateak –Aizarnazabal–; Baserriko Uztaren kiwiak eta sagarrak –Aizarnazabal–; Getariako txakolina; Orortegi –Aia– eta Gazpio –Berastegi– Idiazabal artzain-gaztak; Zestoako Basatxerri txerria; Aiako Txarri Txiki haragi-produktuak; Asier Aristi Otamendiren txahala; eta Usurbilgo Bordatxo esnekiak.
Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:00etatik 21:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko die dendak bezeroei. Denda horretako bezeroek, gainera, BM Kontua eduki ahal izango dute, BM Supermerkatuetako bezeroentzako onura eta deskontu guztiekin.