
BM Supermerkatuak
Hondarribian ireki dute Gipuzkoako lehenbiziko BM Shop denda
BM Supermerkatuek Hondarribian ireki dute Gipuzkoako lehenbizikoBM Shop BM Shop denda. Itsasargi kaleko 5 zenbakian dagoeta BMren filosofiaren prestakuntza jaso duten bost pertsonek osatzen dute lantaldea, lan-ereduaren kalitatea eta zerbitzu-konpromisoa mantentzeko.
Hondarribiako BM Shop berriak 150 m2-ko salmenta-azalera du eta fruta eta barazkien salmahaian nahiz harategiko, urdaitegiko eta arrandegiko produktu ontziratuetan produktu freskoa da nagusi.
Dendan erosten dutenek BM txartelaren abantailak, hau da, BM Supermerkatuetako bezeroentzako deskontuak eta opariak, jasoko dituzte. Denda irekita dago 9:00etatik 21:00etara, astelehenetik larunbatera.
BM Shop
Frankizia-formula honek BM Supermerkatuen eredua beste formaturik onartzen ez duten auzoetara eta zonetara hurbiltzea du xede eta tokian tokiko ekintzaileei beren negozioa martxan jartzeko aukera ematen die.
Dagoeneko 15 denda daude Euskadin, Kantabrian, Asturiasen, Errioxan eta Nafarroan, eta 2021an zehar 10 denda berri irekiko direla aurreikusi da.