Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2018 uzt 19Denda eraberritua

Paraguai kaleko BM supermerkatua bi aldiz handiagoa da

Ireki dugu berriz Gasteiz erdialdeko Paraguai kalean dugun BM supermerkatua. Goitik behera berritu dugu eta salmenta-azalera lehengoaren bi halako da: orain 1.000 metro karratu ditu.

Proiektuan 1.650.000 milioi euro inbertitu eta lau lanpostu berri sortu ditugu. Beraz, aberastasun, balio eta enplegu sortzaile gara. Alde horretatik, lan-taldean guztira 14 lagun daude.

Paraguai kalekoa Gasteizen ireki genuen lehen supermerkatua da; 1991. urtean ireki genuen, hain zuzen ere. Establezimendu berritua zerbitzu espezializatua eskaintzeko gure konpromisoaren eta produktu freskoen aldeko gure apustuaren isla da. Izan ere, arrainen, fruten eta haragien atalak berri-berriak dira eta zerbitzu berriak dituzte, besteak beste itsaskiak egostekoa eta zuku-makina.

Bertako ohiko ekoizleekin lan egiten jarraituko dugu, produktuak kalitatezkoak eta freskoak izan daitezen. Zehazki, Santikurutze Kanpezuko (Araba) Fernando eta Oier Quintanaren ganadutegiko haragiak, Pobesko (Gasteiz) Yolanda Vicente Martínen barazkiak eta Hondarribia, Getaria eta Pasaiako lonjako arraina jaso eta eskainiko ditugu.

Supermerkatua berritzearekin batera atal berriak jarri ditugu: parafarmazia, okindegia, produktu osasungarriak eta etxe-animaliak. Denda astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9.00etatik 21.00etara.