Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2018 aza 16Jasangarritasuna

Energia % 100 berdea BM Supermerkatuetan

Firma acuerdo Uvesco Iberdrola

BM Supermerkatuetan jauzi bat egin dugu jasangarritasunarekiko gure konpromisoan, Iberdrolarekin egin dugun hitzarmenarekin; horri esker, energia % 100 berdea duen lehen banaketa-taldea izatea lortu dugu. Epe luzerako energia-salerosketari dagokion hitzarmena da (ingelesez PPA, Power Purchase Agreement), aktibo berriztagarrietan oinarritutako argindar-hornikuntzarako. Hitzarmen hori Espainian energia-enpresa batek eta banaketa-talde batek sinatzen duten lehen PPA da.

Kontratu horrekin, Uvesco Taldea –talde horretan dago BM Supermerkatuak– urtean 26.700 tona CO2 emisio saihestea lortuko du; horrela, ekonomia deskarbonizatzeko estrategiari lagunduko dio taldeak.

Energia-hornikuntzaren % 100 izango da berriztagarria, eta Iberdrolak Usagren (Badajoz-Extremadura) eraikiko duen Nuñez de Balboa eguzki-plantatik eskuratuko da. 391 MW-ko gaitasunarekin, Europako proiektu fotovoltaiko handiena izango da.

Zera nabarmendu du Jose Ramon Fernandez de Barrena Uvesco Taldeko Zuzendari Nagusiak: “hitzarmen honi esker, energia % 100 berriztagarria izango duen lehen elikagai-enpresa izango gara, eta gure ingurumen-aztarna murrizteko aukera emango digu; izan ere, jasangarritasunarekiko gure konpromiso nagusietako bat, hain zuzen ere, energia-kontsumoa murrizteko ordezko aukerak bilatzea da”. Fernandez Barrenak gogoratu duen bezala, “etengabe hazten ari den enpresa gara, eta gure aurreikuspena da denda kopurua handitzen jarraitzea; beraz, energia-kudeaketa jasangarriago baterantz ere hazi behar dugu".

Beste neurri jasangarri batzuk

Jasangarritasunarekiko gure konpromisoa ez da oraingo kontua.  Azkeneko urteetan, energia aurrezteko beste neurri batzuk ere ezarri ditugu; hala nola furgoneta % 100 elektrikoak erosi ditugu, argi guztiak aldatu eta LED sistemako argiak jarri ditugu, eta supermerkatuetako hotz-sistema guztiak aldatu ditugu. Neurri horiekin guztiekin, urtean 360 tona CO2 gutxiago sortzea lortu dugu.

Gizarte-arloan, bestalde, hitzarmena dugu Elikagai Bankuekin, helburu bikoitza betetzeko aukera ematen diguna: alde batetik, ingurumen-aztarna murriztea elikagai-hondakinen kudeaketa nabarmen minimizatuz eta, bestetik, beharrizan handiena dutenei elikagaiak eskuratzeko aukera ematea.