
BM ALDEA DAGO
BM Foroa
BM Foroan Madrilgo nekazaritza-elikagaien sektoreko agenteak bilduko dira erronka berrien aurrean tokiko produktuek duten potentziala aztertzeko.
BM Supermerkatuek irailaren 22an egingo dute BM Foroa; hau da, Madrilgo nekazariak, abeltzainak, enpresak eta erakundeak elkartzeko gunea, tokiko produktuek etorkizuneko erronkei aurre egiteko duten balioa aztertzearren.
Topaketa Alcalá de Henaresen egingo da, El Encín finkan, IMIDRAren egoitza nagusian, eta elikagaien eta edarien sektoreak etorkizuneko erronkei aurre nola egin eta tokiko produktuek egungo eraldaketa sozialaren prozesuan duten balioaren inguruan eztabaidatuko dute. Besteak beste, sektoreak eraldaketa sozialean, landa-garapenean eta ingurumen-arloko erronketan dituen erronkak eta tokiko ekonomia eta zaintza soziala garatzea bultzatzeko beharrezko erremintak jorratuko dituzte.
Programa
10:00 Irekiera
10:10 Aurkezpena (20 min)
10:30 Hitzaldia (20min): Etorkizuneko elikaduraren erronkak eraldatzen ari den mundu batean
Beatriz Herrera, Mahou-ko Jasangarritasun eta Erlazio Instituzionales Zuzendaria
11:00 Mahai-ingurua (30 min): Tokiko produktuen balioa etorkizuneko erronken aurrean
Toki-mailan lan egiten duten sektore ezberdinetako ordezkariek parte hartuta, ondorengo galderei erantzuna ematen ahaleginduko gara:
- · Zer-nolako balioa du tokiko produktuak egungo eraldaketa sozialaren prozesuan eta etorkizuneko erronken aurrean.
- · Nola helarazi bezeroarengana tokiko produktuen ezaugarriak.
- · Zer-nolako tresnak/bitartekoak behar dira tokiko produktuak garatzen aurrera egiteko.
11:30h Galderen txanda
12:00h Amaiera eta luncha tokiko produktuekin, finkako lorategietan