BM denda berria
Supermerkatu berria irekiko dugu Iruñeko Zabalgunean
Ekainaren 29an, Nafarroako gure 24. supermerkatua irekiko dugu. Iruñean, hain zuzen ere, Zabalgunean, Tafalla kaleko 13-15 zenbakietan.
600 metro koadroko saltokia izango du supermerkatuak, eta zerbitzu espezializatua eskaintzeko BMren konpromiso-jarraibideak beteko ditu; produktu freskoaren eta bertako ekoizleen aldeko apustua egingo du, produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzeko helburuz.
Horrela, Caparrosoko Mikel Alfonso Esquirozen baratzetik iritsiko zaizkigu frutak eta barazkiak, eta Tajonarreko abeltegiko Oroz anaiek ekarriko digute haragia. Arraina, berriz, Kantauri itsasotik zuzenean, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko lonjetatik.
Beste sekzio batzuk ere eskainiko dizkie supermerkatuak bezeroei; hala nola ardandegia, lurrindegia eta okindegia. Eta itsaski-egostegia eta zuku-makina ere izango ditu. 8.000 produktu baino gehiago eskuragarri zuretzat.
Halaber, WIFI egongo da lokal osoan, doan.
Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30era egongo da zabalik Zabalguneko BM supermerkatu berri hau.
Etor zaitez bisitatzera!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.