Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2018 abe 04BM denda berria

BM supermerkatu berria Renedo de Pielagos herrian

BM supermerkatu berria Renedo de Pielagos herrian

Gure lehenengo denda ireki dugu Kantabriako Renedo de Pielagos herrian, Sorribero auzoko 17. zenbakian, hain zuzen ere. Herrirako sarreran dago, 726 metro koadroko azalera du eta 15 lagunek osatzen dute lantaldea; langile guztiek jaso dute zerbitzu-arlo ezberdinetan eta dendaren kudeaketan beren eginkizunak betetzeko berariazko prestakuntza.

Renedoko denda berrian, nabarmentzekoa da BMren irudi berria; espazio garbia eta gaur-gaurkoa lortu nahi dugu irudi berri horrekin, non produktu freskoen sekzioak izango diren, beti bezala, supermerkatuko protagonistak.

Horrela, supermerkatu hau zerbitzu espezializatua eskaintzeko gure konpromisoaren eta tokian tokiko produktu freskoaren aldeko gure apustuaren isla da; gure helburua baita produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzea.

Soba haraneko (Esperanza Trueba), Ramales de la Victoria, Junta de Voto, Polanco eta Valderredibleko abeltzainen txahal- eta behi-haragia izango dugu supermerkatuan; baita bertako produktuak ere, hala nola odolkiak, jijak, tripakiak eta saiheski adobatua, zuzenean Golbardotik (Meli hestebeteak) iritsiko zaiguna, eta Poteseko txorizoa eta solomoa; La Jarradilla, 3 valles Pasiegos, La Pasiega de Peña Pelada, La Bien Aparecida, Las Garmillas, La Sotorraña, Quiros, Gomber eta Quesucos de Liebana gaztak; Guemes, Cartes, Gama, Hinojedo, Orejo (Fernando Valdes) eta Hoz de Aneroko nekazarien produktuak; eta arrainei dagokienez, Santander, Santoña, San Vicente de la Barquera eta Laredoko lonjetako txibiak, urraburuak, lupinak, lamoteak, legatzak, zapoak, erreboiloak, itsas kabrak, txitxarroak eta sardinak, besteak beste.

Doaneko aparkalekua eta erosketak etxera eramateko zerbitzua

Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik supermerkatua, 09:00etatik 21:30era, eta 8.000 erreferentzia izango ditu; baita arrandegi sekzioa (itsaski-egostegiarekin), frutategi sekzioa laranja-zuku egin berriarekin, harategia eta urdaitegia, ardandegia, elikadura osasungarriaren sekzioa, ogi-labea, parafarmazia eta lurrindegia ere. Kanpoko aparkalekua ere badu, 30 kotxe aparkatzeko lekuarekin, bezeroentzako doanekoa, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du.