Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Bisigua labean

Oso arrain zaporetsua eramango dugu sukaldera, bisigua, alegia; eta oriotar erara prestatuko dugu.

Osagaiak

(Lau lagunentzako)

Bisigu bat

3 baratxuri-atal

Kaiena bat

Ardo-ozpina

Oliba-olio birjina estra

Perrexila

Gatza

Nola prestatu

Aldez aurretik, berotu labea 220 C º-tan. Gatzatu bisigua, eta jarri osorik labeko erretiluan, oliba-olio pixka batekin. Bisiguaren tamainaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago beharko da. Osorik sartzen badugu, errezeta honetan bezala, 20 eta 30 minutu artean beharko du. Erretiluan arraina irekita eta hezurrik gabe jartzen badugu, berriz, 8 edo 10 bat minutu bakarrik beharko du. Denbora hori igaro ondoren, bota ozpin zurrusta bat arrainaren gainera.

Zartagin batean, frijitu arin baratxuria, pipermina eta perrexila.  Bota arrainak erretiluan askatu duen zukua frijituaren gainera, eta utzi, murriztu dadin. Errepikatu prozesu hori hiru aldiz, zapore guztiak ondo nahas daitezen (isuri erretiluko zukua, eta pasatu berriro zartaginetik).

Aurkezpena: Amaitzeko, zerbitzatu bisigua mahaiko erretilu batean, eta isuri gainera frijitua, aldez aurretik murriztuta. 

  • BIGARRENAK
  • ARRAINAK ETA ITSASKIAK
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK
  • LAKTOSA GABEA