Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BERRITASUNA

Berritasuna BM Supermerkatuetan! Kirolarientzako produktuak

Prozis, RAW eta YoPRO markak iritsi dira BM Supermerkatuetara. Ezin hobeak dira kirola egin aurretik, bitartean eta ondoren hartzeko, eta entrenamendu bakoitzaren ondoren energiaz betetzen eta hobeto indarberritzen lagunduko dizute.

PROZIS
Elikaduraren eta kirol-osagarrien munduko markarik ospetsuenetako bat iritsi da BM Supermerkatuetara. Gure dendetan aurkituko dituzu kakahuete-gurina, barra energetikoak, muesli proteinaduna eta zure kirol-helburuak lortzen lagunduko dizuten beste produktu asko.

RAW
RAW bio edari isotoniko bat da, beganoa eta % 100 osasungarria, superfruten boterea osagai ekologiko eta naturalekin konbinatzen dituena. Kirolari eta atleten belaunaldi berri batentzat bereziki sortua, modu osasuntsuan indarberritzeko beste aukera bat bilatzen dutenean. Zeliakoentzat egokia da. Zatoz probatzera.

YoPRO
Ezagutu YoPRO izeneko jogurt edangarri eta irabiakien gure gama berria, ezin hobeak entrenamendurik zorrotzenak egin ondoren edateko. Produktu horiek kalitate handiko proteinetan aberatsak dira eta gorputza indarberritzen laguntzen dute, modu % 100 naturalean.