Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Berriro irekiko dugu Laredoko BM supermerkatua

El Callejo kaleko BM supermerkatua azaroaren 17an irekiko dugu, instalazio osoa kaltetu zuen sute baten ondorioz 11 hilabetez itxita egon ondoren.

1,5 milioi euroko inbertsioa egin da obrarako, eta erabat berreraiki dugu espazioa, apal, altzari eta sekzio berriak izango dituena. Halaber, lanera itzuliko dira berriro lantaldea osatzen duten 21 profesionalak; lokala eraberritzeko lanek iraun duten bitartean, beste supermerkatu batzuetan jardun dute langileok.

1.200 metro koadroko saltokia du Laredoko BM eraberrituak, eta produktu freskoen sekzioak izango ditu: arrandegia, egostegi eta guzti; harategia eta urdaitegia kontsumitzeko prest dauden platerekin, eta fruta eta barazki sekzioa. Eskaintza osatzeko, okindegia –labe eta guzti–, ardandegia, lurrindegia eta parafarmazia ere izango ditu, besteak beste.

Obrak aprobetxatuta, gainera, energia aurrezteko neurriak txertatu dira –LED argiekin–, airea girotzeko sistema eraginkorrra eta % 100 berriztagarria den energia elektrikoa kontsumituko du. Teknologia digitala ere izango, dendaren kudeaketa erraztu eta bezeroei doaneko wifia doan izateko aukera ematen diena, besteak beste.

BM Supermerkatuek bezeroei denda honetan eskaintzen dien zerbitzua osatzeko, aparkalekua eta erosketak etxera eramateko zerbitzua ere izango ditu, baita erosketak online egiteko aukera ere. 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik denda, astelehenetik larunbatera.

Horrela, Kantabrian garapen ekonomikoa eta enplegua bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du taldeak; hantxe ditu, gainera, bere jatorria eta sustraiak. 28 denda eta 2 planta logistiko ditu probintzia horretan, Samano-Castro Urdialesekoa horietako handiena.