Batata (boniatoa), ziazerbaz, feta gaztaz eta intxaurrez betea
Lau lagunentzako osagaiak
4 batata ertain
250 gramo ziazerba (espinaka) fresko
150 gramo feta gazta
60 gramo intxaur (zuritutakoak)
Tipula txiki bat
2 koilarakada oliba-olio birjina estra
Piperbeltza, norbere gustura
Intxaur muskatu pixka bat (aukeran)
Gatza
Nola prestatu:
Aldez aurretik, berotu labea 200 C º-tan. Garbitu ondo batatak, lehortu eta zulatu hainbat aldiz sardexkarekin. Jar itzazu azpil batean, eta laberatu 45-60 minutuz (tamainaren arabera), samurtzen diren arte.
Erretzen diren bitartean, moztu tipula fin-fin, eta frijitu arin zartagin batean, olio koilarakada batekin. Samurtzen denean, bota ziazerbak ere, eta kozinatu denbora labur batez, bolumena galtzen duten arte bakarrik.
Utzi epeltzen minutu batzuez, moztu luzetara, atera mamiaren zati bat koilara batekin; saia zaitez azala ez apurtzen.
Bota batataren mamia ziazerbei, eta gehitu feta gaztaren bi heren gutxi gorabehera (birrinduta), eta intxaur zati batzuk. Ondu piperrautsez eta, gustuko baduzu, intxaur muskatuz. Dasta ezazu gatza bota baino lehen, fetak zapore dezente ematen baitio.
Banatu nahasketa batataren azalen artean. Bota gainetik gainontzeko feta gazta eta intxaurrak, eta sartu berriro labean 8-10 minutuz, ondo berotzen eta gorritzen diren arte.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- BARAZKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: +60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- BEGETARIANOA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.