Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Barazkidun burruntzi-pintxoa

Osagaiak:

- Piper gorri bat

- Piper berde bat

- Kuiatxo bat

- Alberjinia bat

- Tipula gorri bat

- Barrengorriak edo txanpiñoiak (aukerazkoa)

- 2 baratxuri-atal

- Bi koilarakada oliba-olio birjina estra

- Koilarakadatxo bat piperrauts gozo

- Koilarakadatxo erdi bat kumino ehotu

- Koilarakadatxo erdi bat kurkuma

- Gatza eta piperbeltza, norbere gustura

- Pintxoak egiteko zotzak

 

Jarraibideak:

  1. Garbitu ondo barazki guztiak.
  2. Ebaki piperrak, kuiatxoa, alberjinia eta tipula mokadu baten tamainako zatitan. Barrengorriak erabiltzen badituzu, garbitu eta, handiak baldin badira, moztu itzazu erditik.
  3. Katilu handi batean, nahastu oliba-olioa, piperrautsa, kuminoa, kurkuma, baratxuria (txikituta), gatza eta piperbeltza.
  4. Gehitu barazkiak (zatituta) katilura, eta nahastu ondo, barazki guztiak ontzuarekin ondo bustita gera daitezen.
  5. Utzi marinatzen gutxienez 30 minutuz, barazkiek zaporeak ondo xuka ditzaten.
  6. Zula itzazu alderik alde barazkiak pintxoetarako zotzekin, barazki mota ezberdinak txandakatuz, pintxo bakoitzak askotariko kolore eta zaporeak izan ditzan.
  7. Berotu ezazu aurrez parrila edo plantxa bat su ertain edo bizian, eta kozinatu barazki-pintxoak 10-15 bat minutuz, noizean behin buelta emanez, barazkiak samurrak eta ondo eginda dauden arte.
  8. Nahiago baduzu, labean ere kozina ditzakezu, 200ºC-tan (400°F), 20-25 bat minutuz, denbora erdia igarotzen denean buelta emanda.
  9. Zerbitzatu burruntzi-pintxoak berotan, jogurt-saltsa batekin, hummusarekin edo gustukoen duzun saltsarekin.