Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Baratzeko tortilla

Lau lagunentzako osagaiak

200 gramo brokoli

130 gramo piper

150 gramo tipulin

400 gramo patata

200 gramo gari-zainzuri

350 gramo kuiatxo

8 arrautza ertain

Gatza, nahierara

Piperbeltza, norbere gustura

Frijitzeko oliba-olioa

 

Nola prestatu:

Garbitu ondo osagai guztiak. Zatitu brokolia, piperra, tipulina, kuiatxoa eta zainzuriak. Zuritu eta zatitu patatak xafla finetan edo laukitxotan.

Frijitu zartagin zabal batean oliotan, su ertainean, samurtzen diren arte. Xukatu ondo, eta gorde gerorako.

Zartagin berean, kozinatu lehenengo tipulina eta piperra. Ondoren, gehitu kuiatxoa, brokolia eta zainzuriak. Kozina itzazu samur baina trinko gelditzen diren arte. Gatzpipertu nahierara.

Irabiatu arrautzak gopor handi batean, gatz eta piperbeltz pixka batekin. Bota patata eta barazki epelak, eta nahastu ondo.

Bota nahasketa zartagin batera, olio pixka batekin. Kozinatu su ertain-txikian, alde batetik mamitzen den arte. Irauli tortilla plater baten laguntzarekin, eta amaitu kozinatzen, nahi den puntura arte.

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edoONLINE dendan!

 

  • PLATER BAKARRAK
  • ORDUZ KANPO
  • BARAZKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.