Baratzeko opiltxoak
Lau lagunentzako osagaiak
Kuiatxo bat, tamaina ertainekoa
Alberjinia txiki bat edo azenario erdi
Tipula txiki bat edo tipulina
BM markako baserriko 2 arrautza
Hiruzpalau koilarakada irin (gari-, olo- edo txitxirio-irina)
50 gramo gazta birrindu (mozzarella edo emmentala)
Gatza, piperbeltz beltza eta norbere gustuko espeziak (baratxuri-hautsa, oreganoa edo piperrautsa)
Oliba-olio birjina estra (AOVE)
Nola prestatu:
Arraspatu kuiatxoa eta alberjinia birringailu lodi batekin, eta txikitu tipula fin-fin. Opiltxoak kurruskari gera daitezen, trukua da kuiatxo eta alberjinia arraspatuak iragaztontzi batean jartzea gatz pixka batekin, bost minutuz jalkitzen uztea eta, gero, eskuekin edo trapu garbi batekin indarrez zanpatzea, ahalik eta ur gehiena kentzeko.
Irabiatu arrautzak katilu handi batean, eta gehitu barazkiak (ondo xukatuta), tipula txikituarekin eta gazta arraspatuarekin batera. Gehitu gatza, piperrautsa eta zure espezia gustukoak eta, ondoren, irina, koilarakadaz koilarakada, nahaskiari ondo eragiten ari zaren bitartean, ore lodi baina urtsu bat lortu arte.
Jar ezazu berotzen zartagin itsasgaitz bat oliba-olio birjina estra zurrustatxo batekin, su ertainean. Hartu ore zatiak koilara batekin, jarri zartaginean, eta zanpatu pixka bat opil forma har dezaten. Kozina itzazu hiruzpalau minutuz alde bakoitzetik, ondo gorritzen eta mamitzen diren arte, eta atera plater batera.
Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edo ONLINE dendan!
- BIGARRENAK
- PLATER BAKARRAK
- BARAZKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- OSASUNGARRIA
- HAURRAK
- BEGETARIANOA
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.