Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Baratze ekologikoa, modu osasungarrian jaten ikasteko

Aurrera jarraitzen du “Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainak, eta orain dela egun batzuk Tuterako (Nafarroa) La Anunciata ikastetxera iritsi zen; 450 ogitarteko banatu genituen hantxe, ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleen artean, eta askari osasungarriak duen garrantzia gogorarazi genien.

Ikastetxe horretako ikasleentzako, ez da berria “elikadura osasungarria” kontzeptua; izan ere, beraiek arduratzen dira beraien baratze ekologiko propioa kudeatzeaz.  Askotariko barazkiak lantzen dituzte: zerbak, azak, brokoliak, letxugak, etab.

Ekimen eredugarria da; izan ere, Arantza Lopez de Ocaña medikuak gogorarazten duen bezala, elikadura oso garrantzitsua da gaixotasun jakin batzuk prebenitzeko eta, “umetatik modu osasungarrian jaten badugu, hobeto egongo gara helduak garenean”.

Egunotan bisitatu ditugun beste ikastetxeetako bat Santurtziko (Bizkaia) San Jose Carmelitas izan da; askariaren aurretik, trebakuntza-hitzaldi bat eskaini genion ikasle talde bati. Arreta handiz entzun zuten hitzaldia, eta beren elikadura zaintzeari buruzko interes handia azaldu zuten.

Kanpainak aurrera jarraitzen du, eta ondorengo ikastetxeak bisitatuko ditugu urrian:

  • Urriak 26: La Milagrosa (Lodosa).
  • Urriak 27: Escolapios Emaus (Tafalla).
  • Urriak 30: Juan Ramon Jimenez HLHI (Barakaldo).
  • Urriak 31: Eleizalde Ikastola (Bermeo).

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.