
Elikadura osasungarria
Banana-ogia, azukrerik edo edulkoratzailerik gabe
Bizkotxo ezagun hau gosaltzeko, askaltzeko edo snack modura jateko ideia bikaina da. Oso erraz prestatzen da, eta bertsio honek, gainera, ez du azukrerik, ezta bestelako edulkoratzailerik ere, banana oso helduak eta datilek ematen baitiote beharrezko gozotasuna. Glutenik gabekoa egin nahi izanez gero, artobeltza erabil daiteke gari-irinaren ordez, glutenik gabeko pseudo-zereala baita.
Osagaiak:
Hezeak:
- 3 banana heldu
- 3 datil medjoul, hezurrik gabe
- Arrautza bat
- 60 ml esne
- 60 ml oliba-olio birjina
- Koilarakada bat bainila-estraktu edo -esentzia
Lehorrak:
- 240g gramo osoko gari-irin
- Koilarakada txiki erdi bat bikarbonato
- Koilarakada txiki bat legami
- Gatz pixka bat
- Koilarakada txiki bat kanela.
Apartekoak (aukeran)
- Intxaurrak, txikituta
- Txokolate beltz pipitak
Nola prestatu
Aldez aurretik, berotu labea 180 C º-tan.
Estali molde bat paper ezkoztatuz, edo igurtzi oliba-olioz.
Lehenik eta behin, hartu katilu bat eta bahetu irina iraztontzi baten laguntzaz. Nahastu gainerako osagai lehorrekin.
Ontzi batean, jarri bananak, datilak, esnea, arrautza eta olioa, eta irabiatu masa homogeneo bat gelditzen den arte.
Gehitu masa horri osagai lehorrak pixkanaka, eta joan nahasten, ondo integratuta gelditzen diren arte.
Bota intxaur zatitxoak eta/edo txokolate-pipitak ere, eta nahastu emeki, mugimendu inguratzaileekin.
Bota nahasketa moldera, eta labekatu 45-50 minutuz 180ºC-tara, hagaxka garbi ateratzen den arte.
Atera bizkotxoa moldetik, eta utzi hoztu dadin. Behin hozten denean, zatitan moztu eta izoztu egin daitezke, denbora luzeagoz kontserbatzeko. Berriro jateko, atera izozkailutik eta utzi ordubete inguruz sukalde-gainekoan, eta listo. On egin!
Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista |