Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM errezetak

Banana, marrubi eta txiazko smoothiea

Osagaiak:

Banana heldu bat

Katilukada bat marrubi fresko

Koilarakada bat txia-hazi

Katilukada bat esne (behi-esnea, arbendola-esnea edo beste edozein landare-esne izan daiteke)

Koilarakadatxo bat ezti edo beste edozein gozagarri (aukeran)

Izotza (aukeran)

 

Jarraibideak:

Zuritu banana, eta zatitu. Garbitu marrubiak, eta moztu xaflatan.

Jarri banana, marrubiak, txia-haziak eta esnea zuku-makina batean. Smoothiea gozatu nahi baduzu, bota eztia edo zuk nahi duzun gozagarria. Nahi izanez gero, gehitu izotz-puska batzuk ere, nahasketa freskoagoa lortzeko.

Likidotu osagai guztiak, nahasketa suabe eta homogeneoa lortu arte.

Bota smoothiea edalontzi batera, eta goza ezazu haren zapore goxoaz eta testuraz.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.