
Zaindu ezazu zure burua
Bainuontzia edo dutxa: zer da garbiagoa?
Ezbai bitxia dirudi, gure artean egunero dutxatzeko ohitura baitugu. Baina dutxatzearen edo bainatzearen abantailei eta eragozpenei buruzko eztabaida dirudiena baino konplexuagoa da, emaitza ez dago guztiz argi, eta gizarteko konbentzionalismo batzuekin tupust egiten du.
Dirudienez, inkesta batzuek erakusten dute herrialderik hotzenetan nahiago dutela astean gutxiagotan, baina, bainua hartzea; herrialde epelagoetan, berriz, nahiago dugu maizago dutxatzea. Zentzuzkoa dirudi, kontuan hartzen badugu berotasuna eta izerdia ingurune ezin hobea direla bakteriak ugaltzeko; bakteria horiek izerdiaren substantzia batzuk degradatzen dituzte eta dutxa-bat-behar dut esatera garamatzan usain ezagun eta desatsegin hori askatzen dute. Leku hotzagoetako tenperatura baxuek, ordea, atzeratu egiten dute fenomeno hori; horregatik, herrialde hotzagoetan gutxiagotan garbitzeak ez du esan nahi higiene falta dutenik.
Gehiago garbitzea ez da beti hobeto zaintzea
Azala kanpoko eraso ugaritatik babesten gaituen organoa da, eta garbitzeak ez du beti zaintzea esan nahi. Oro har, gela edo xaboi gehiegi, ur oso beroa eta esponja edo zapi urratzaileak erabiltzeak hondatu egin dezake gure dermisean bizi den bakteria-flora ona. Flora hori babesteko, gomendagarriagoa da dutxatzeko edo bainatzeko egunak tartekatzea, ur fresko samarra erabiltzea, garbiketa-produktu gutxiago erabiltzea eta, gainera, usain askoko gorputz-ataletan bakarrik.
Bestalde, azalean infekzio edo ultzera larriren bat baldin baduzu, gomendagarria izan liteke dutxatzea, bainuontzian pausatuta geratzen den urak zure azaleko beste atal batzuetara heda bailezake infekzioa (azterlana).
Erabaki soziala
Oro har, baldintza geografikoek, urtaroak eta bizimodu modernoaren exijentziek eragina izaten dute gure erabakian: leku hotz batean bizi bazara edo negua baldin bada, izerdiaraziko dizun esfortzurik egiten ez baduzu edo ondo aireztatutako leku batean lan egiten baduzu, zure asteko garbiketa kopurua murriztu dezakezu eta ur hotz samarraz baina zaitezke. Uda baldin bada, ordea, edo leku bero batean bizi bazara, leku itxi edo beroegi batean lan egiten baduzu, edo esfortzu fisikoa eskatzen duen lan edo kirolen bat egiten baduzu, beharbada brasildarrek hartzen dituzte asteko 12 dutxen beharra izango duzu, nahiz ez diozun batere mesederik egingo zure azalari.
Guzti horri, jakina, ingurumen-kalkulua gehitu beharko diozu. Orokorrean, onartuta dago dutxatzen bainatzen baino ur gutxiago erabiltzen dugula, baina hori etxeko edo bizi garen tokiko ohituren araberakoa da. Astean bi aldiz bainatzeko egunero dutxatzeko baino ur gutxiago beharko dugu, batez ere bainuontzia zure bikotekidearekin edo familia osoarekin partekatzen baduzu, Japonian egin ohi duten bezala.