
Zaindu ezazu zure burua
Babes zaitez eltxo eta beste pizti batzuengandik
Udako gau beroetan estali gabe eta leihoa zabalik lo egiteko gogoa izaten dugu, baina hori eltxoentzako gonbidapen bikaina da, bankete ederra izan dezaten. Eta mendira, kanpinera edo landa-ingurunera joaten bagara, oso litekeena da udako beste bisita desatsegin batzuek ere festarekin bat egitea: araknidoek, zimitzek, listorrek…
Eta pizti txiki horiek zure familia osoaren oporrak zaputz ez ditzaten, oztoporen bat jartzea da onena. Adibidez, intsektizida elektrikoak jar ditzakezu logeletan; entxuferik ez baduzu, oso eraginkorra da entxufatzen ez diren beste uxagarri batzuk edo larruazalean zuzenean aplikatzen diren produktuak erabiltzea ere.
Uxagarri aplikagarrien badute abantaila bat: zurekin joango dira zoazen tokira zoazela. 8 ordu arteko babesa eskaintzen dute, eta erabiltzeko errazak dira: botea astindu eta agerian dauden gorputz-atalak ihinztatu besterik ez duzu egin behar (aurpegia eta zauri irekiak izan ezik), segundo batez eta 20 cm-ko distantziara.
Gaiztoen aurkako super-eskumuturrekoa
Haurrak eltxoen eta intsektuen aurrean babestuta egon daitezen –batez ere irteerak edo kanpaldiak egiteko ohitura baldin baduzue– dauden aukeren artean, eskumuturreko uxagarriak dira dibertigarrienetakoak. Oro har, hiruzpalau asteko babesa eskaintzen dute, eta eltxoak uxatzen dituzten substantzia naturalak izaten dituzte, zitronela eta limoi-estraktua esaterako.
Berehala lasaitzen du larruazala
Kontuz ibilita ere, ziztadak jasan ditzakegu. Erresumina azkar arintzeko, ziztadentzako baltsamo on bat ematea da onena. Ziztada egin diguten zonan zabaldu behar da, mugimendu zirkular leun batekin. Baliteke azkura pixka bat areagotzea, baina horrek esan nahi du efektua egiten ari dela, eta berehala pasatzen da sentsazioa!
Ziztaden aurkako erremedio naturalak
Eta era horretako produkturik ez baduzu, beti duzu ziztada baten ondoren larruazala lasaitu eta lehengoratzen duten etxeko erremedio naturalak erabiltzeko aukera. Hauexek dira eraginkorrenak:
- Hantura murrizteko: izotza, tipula edo bikarbonatoa urarekin.
- Mina edo azkura arintzeko: limoi-zukua, ozpin zuria edo albaka.
- Larruazala lehengoratzeko: aloe vera edo eztia.