
Azenario eta bananazko magdalenak
12 ale egiteko osagaiak
2 banana heldu
125 gramo azenario, birrinduta
Bi koilarakada oliba-olio
4 arrautza
125 gramo arbendola-irin
Koilarakada bat banilla-esentzia
Bi koilarakada kanela
Zorro bat legamia
100 gramo intxaur, xehetuta
Jengibre pixka bat (aukerakoa)
Gatz pixka bat (aukerakoa)
Nola prestatu:
Aldez aurretik, berotu labea 180 C º-tan. Presta ezazu magdalenak egiteko molde bat. Oliba-olioz igurtz daiteke, magdalenak itsats ez daitezen, edo magdalenetarako ohiko paperak erabil daitezke.
Gopor handi batean, zanpa itzazu bananak, eta gehitu azenarioa, oliba-olioa eta arrautzak. Nahastu ezazu ondo.
Gehitu arbendola-irina, banilla, kanela eta legamia eta, nahi izanez gero, baita jengibrea eta gatza ere. Bateratu ondo osagai guztiak. Azkenik, gehitu intxaur xehetuak.
Bete moldea orearekin, eta labekatu 25-30 minutuz, labana garbi ateratzen den arte.
Utzi hozten hamar bat minutuz, eta atera moldetik. Behin hozten direnean, jateko prest egongo dira.
- POSTREAK
- GOZOAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 30'-60'
- OSASUNGARRIA
- ZELIAKOAK
- HAURRAK
- LAKTOSA GABEA