
Atun sandwich enpanadillak
Osagaiak (Lau lagunentzako)
Moldeko azalik gabeko ogia, 8 xafla
2 lata atun
Letxuga erdi, txikituta
Tomate bat
Koilarakada bat maionesa
2 arrautza egosi
Koilarakada bat arto
Nola prestatu
Moldeko ogia zanpatu egingo dugu arrabol batekin, ahalik eta finen gelditzen den arte.
Azpil batean, barrubetea prestatuko dugu, osagai guztiak –ondo txikituta– nahastuz. Maionesa eta artoa gehituko dizkiogu.
Ogi-xafla zanpatua plateraren oinarrian jarriko dugu. Gainean barrubetea, eta beste ogi-xafla batekin estaliko dugu.
Sandwicharen ertzak itxi egingo ditugu sardexka batekin, enpanadilla bat bailitzan.
Sandwicha diagonalean moztuko dugu itxi ondoren, eta bi triangelu geldituko zaizkigu.
- LEHENAK
- PLATER BAKARRAK
- ORDUZ KANPO
- ARRAINAK ETA ITSASKIAK
- ZAILTASUNA: TXIKIA
- DENBORA: 0-30'
- HAURRAK