Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Arraina eta merkurioa: jakin behar duzun guztia, kezkatu ez zaitezen

2019. urte amaieran, Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizioko Espainiako Elkarteak (AESAN) eguneratu egin zituen espezie batzuen merkurio edukiagatiko arrain-kontsumoari buruzko gomendioak.

Meatzeetako ustiakuntzaren bitartez edo harkaitzen higaduraren ondorioz iristen da merkurioa itsasora. Bakteriek metilmerkurio bihurtzen dute, eta arrainen koipean amaitzen du; beraz, zenbat eta koipe kopuru handiagoa izan arrainak (arrain urdinek kasu), orduan eta merkurio kopuru handiagoa. Gai hori toxikoa da garatzen ari den garunerako; horregatik da horren garrantzitsua haurdun dauden emakumeek (edo haurdun gelditu nahi dutenek) eta haur txikiek arrain jakin batzuk ez jatea.

AESAN elkarteak hiru taldetan banatu ditu arrainak, duten merkurio kopuruaren arabera (handia, ertaina eta txikia). Hona hemen laburpentxo bat:

 Contenido en mercurio de los pescados 

 

Hegalaburra (Thunnnus thynnus), marrazoa, lutxoa eta txitxi-ezpata daude lehenengo taldean.Hauexek dira gomendioak:

  • Biztanleria zaurgarriaren kasuan (haurdun  dauden emakumeak, bular-emaileak eta 0 eta 10 urte bitarteko haurrak), saihestu egin behar dute talde honetako arrainen kontsumoa.
  • 10 eta 14 urte bitarteko haurren kasuan, hilabetean 120 gramora mugatu behar da kontsumoa.

Gainerako espezieei dagokienez, hauexek dira gomendio orokorrak:

  • Astean hiruzpalau errazioko kontsumoa.
  • Txandakatu arrain zuriak eta urdinak.

 

Recomendaciones consumo pescado

 

Nolanahi ere, elikadurari buruzko Europako legediak gehienezko merkurio-mugak ezartzen ditu, eta osasun-agintariek kontrolatzen dituzte, gure arrandegietara iristen diren espezie guztien kontsumo segurua bermatuz.

  Rocío Narbaiza: Farmazialaria & Nutrizionista