Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Arkume-txuletak perretxiko eta onddoekin

Osagaiak (Lau lagunentzako)

32 arkume-txuleta

250 gramo askotariko perretxiko eta onddo

Baratxuri-atal bat

Ezkai freskoa

100 gramo oliba-olio

 

Nola prestatu

Zuritu baratxuriak eta moztu erditik. Hostokatu ezkaia eta jarri oliba-oliotan baratxuriekin batera 30 bat minutuz, infutsionatzeko,

Murgildu txuletak nahasketa horretan, ordubetez. Bitartean, garbi itzazu perretxikoak eta onddoak trapu heze batekin (inoiz ez sartu uretan).

Berotu zartagin bat su bizian, atera txuletak oliotatik, xukatu pixka bat eta markatu. Zartagin horretan bertan, saltea itzazu perretxikoak eta onddoak su bian, minutu batez.

Jarri txuletak azpil batean luzetara, eta modu berean perretxikoak eta onddoak.

  • BIGARRENAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 30'-60'
  • OSASUNGARRIA
  • LAKTOSA GABEA
  • ZELIAKOAK
  • HAURRAK