Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Arkume-izter gisatu pikantea

Osagaiak

(4 pertsonentzat)

2 arkume-izter

1 tipula

1 pipermin

50 g arbendol

100 g tomate-saltsa

1 piper berde

1 piper gorri

2 patata

1.5 l haragi-salda

1 erromero adar

Nola prestatzen da?

Txikitu tipula, piperrak, pipermina eta baratxuria eta sueztitu barazkiak biguntzen diren arte. Bota tomate-saltsa eta haragi-salda eta utzi irakiten. Dena txikitu eta iragazkitik pasa. Eskatu BM Supermerkatuko harakinari haragia zatitzeko, gero errazago kozinatzeko. Irineztatu arkume-zatiak eta frijitu gorritu arte. Nahastu lehen egindako saltsarekin eta bota erromeroa eta ataletan moztutako patata zurituak.0} Egosi 45 minutuz su leunean. Azkenik, txigortu zartaginean arbendolak eta bota gainetik.

  • BIGARRENAK
  • HARAGIAK
  • ZAILTASUNA: ERTAINA
  • DENBORA: +60'
  • ZELIAKOAK
  • LAKTOSA GABEA
  • OSASUNGARRIA