Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Angurri eta luzoker gazpatxoa mendarekin

Lau lagunentzako osagaiak

700 gramo angurri, azalik eta hazirik gabe

Tamaina ertaineko luzoker bat

2 tomate heldu

Piper berde erdia

Tipulin zatitxo bat (hautazkoa)

8-10 menda-hosto fresko

3 koilarakada oliba-olio birjina estra

Koilarakada bat Jerez- edo sagar-ozpin

Gatza, norbere gustura

Nola prestatu:

Zatitu angurria, eta gorde pixka batez hozkailuan: zenbat eta hotzagoa, orduan eta hobeto.

Zuritu luzokerra (edo utzi azal pixka bat ukitu berdea gustuko baduzu), garbitu tomateak eta piperrak, eta zatitu dena.

Jarri irabiagailuaren basoan angurria, luzokerra, tomatea, piperra, tipulina eta mendaren erdia. Birrindu potentzia handienean, dena fin-fin gelditzen den arte.

Gehitu olioa, ozpina eta gatza, eta irabiatu berriro segundo batzuez. Probatu eta doitu: angurrian agintzen du, beraz, beharbada ozpin pixka bat gehiago beharko du.

Zerbitzatu hotza, gainean menda-hostotxo batzuekin eta, nahi izanez gero, angurri edo luzoker zatitxo batzuekin.

 

Aurki itzazu osagai guztiak hurbilen duzun zure BM Supermerkatuan edoONLINE dendan!

  • LEHENAK
  • ORDUZ KANPO
  • ZOPAK, SALDAK ETA KREMAK
  • BARAZKIAK
  • ZAILTASUNA: TXIKIA
  • DENBORA: 0-30'
  • OSASUNGARRIA
  • ZELIAKOAK
  • BEGETARIANOA
  • BEGANOA
  • LAKTOSA GABEA

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.