Anana koktela postrerako
OSAGAIAK:
(4 pertsonarentzat)
1 anana heldu
50 gr marrubi
1 banana
1 sagar
15 mahats
2 laranjaren atalak
Hosto batzuk menda-belar
Laranja-krema egiteko:
2 laranjaren birrindura
100 ml esne-gain, PASCUAL
10 gr azukre
ELABORAZIOA:
Anana etzan eta erditik moztuko dugu, luzetara, enborra kendu gabe.
Bi erdiak hustuko ditugu. Zatirik samurrena gordeko dugu, eta zuntz gehien duena baztertuko dugu. Laukitxoetan moztuko dugu anana. Gerorako utziko dugu.
Fruta guztiak zuritu eta moztuko ditugu. Menda-belarra gehituko dugu, eta dena nahastuko dugu.
Esne-gaina azukrearekin eta birrindurarekin erdi-harrotuko dugu. Gerorako utziko dugu. Anana frutarekin bete, eta esne-gain erdiharrotua erantsiko dugu. Amaitzeko, mendabelarrarekin apainduko dugu.
PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 25'
ZAILTASUNA: 2/10
OSASUNGARRIA: 9/10
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.