Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Segurtasuna eta osasuna

Amaia Larrea: "Gure profesionalen giza balioak eta taldeko lana izan dira krisi honi aurre egiteko izan ditugun tresnarik onenak"

Pertsonen segurtasuna izan da osasun-krisi honetan banaketa-sektoreak aurre egin behar izan dien erronketako bat. UVESCOn, BM Supermerkatuen matrizean, babesa izan da lehentasuna krisia hasi zen unetik; eta, izan ere, Amaia Larrea UVESCO taldeko Laneko Segurtasun eta Osasuneko koordinatzaileak zuzendutako Jarraipen Batzordea eratu zen, pandemiaren hilabeteotan aplikatu eta indartu diren prebentzioarekin, garbitasunarekin eta langileekin lotutako jarduketak kudeatzeko helburuz.

Zein izan da jarraipeneko barne-batzorde horren eginkizuna?

Taldeko profesional ezberdinen parte-hartzearekin eratu zen batzorde hori, jarduteko protokoloak ezartzeko eta, enpresako arlo guztietatik, ahalik eta segurtasun-neurri handienen aplikazioa koordinatzeko helburuz. Horretarako, funtsezkoa izan da unean uneko inguruabarretara egokitzeko gure gaitasuna, eta erabakiak hartzen oso azkarrak izatea, osasun-agintarien jarraibideei jarraituz.

Zein izan dira pertsonen segurtasuna bermatzeko neurri nagusiak?

Segurtasunaren arloan hartu ditugun neurri guztiak izan dira garrantzitsuak eta beharrezkoak, eta horren erakusgarri da 2,7 milioi euroko inbertsioa egin dugula eta gure plantillaren egitura indartu izana, 550 profesional baino gehiago kontratatuta.

Lehenengo banaketa-enpresa izan ginen denden sarreretan eskularruak banatzen eta, kontaktua saihesteko, orgetan txanponak kentzen. Gainera, lehenengo egunetik ezarri genituen garbiketako eta desinfekzioko protokoloak gure denda eta biltegietan, garbiketa-lanak ordubete eta hiru ordu bitartean areagotuta. Dendetan edukiera mugatzeko neurriak ezartzen ere berehala erreakzionatu genuen; horretarako, lehenengo egunetik bertatik kontratatu genituen sarrera kontrolatzeko langileak, eta 2 metroko distantzia ezarri genuen jende-ilaretarako.  

Beste neurri batzuekin ere indartu dugu pertsonen segurtasuna, hala nola denda, biltegi eta bulego nagusi guztietako sarreretan gel hidroalkoholikoko makinak jarrita, langileentzako maskarak eta aurpegi-pantailak banatuta, kutxen lineatan metakrilatozko manparak jarrita eta denda, biltegi eta bulego nagusietan termometroak banatuta.

Zer zailtasun izan duzue krisi hau kudeatzerakoan?

Batez ere ziurgabetasuna eta etorkizunak ekarriko zigunari buruzko ezjakintasuna, pandemiaren lehendabiziko asteetan batez ere; orduan izan zen unerik kritikoena. Egunero aldatzen ziren albisteak, eta behar berrietara eta osasun-agintarien jarraibide guztietara egokitzeko gai izan behar izan dugu. Segurtasunari dagokionez, prebentzioko material falta –maskarak eta gelak batez ere– izan da lehenengo egunetan topatu dugun erronkarik zailena.

“BM Supermerkatuetan, beti izan dira lehentasuna segurtasuna eta prebentzioa”

Zer nabarmentzen duzu azkeneko hiru hilabeteotan egindako lan guzti horretan?

Batez ere, gure profesionalen giza balioa nabarmendu nahi dut; aparteko ahalegina egin dute, eta elkartasun eta profesionaltasun handia erakutsi dute, krisiak iraun duen denbora guzti horretan hornikuntza bermatzeko. Dendak hornitzeko % 200eko inplikazioa erakutsi dute logistikako eta garraioko langileek, baita dendetako langileek ere, egoerak eskatzen zuen modura jokatu baitute eta beraien onena eman baitute, gure bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko. Oraingo honetan ere, taldeko lana zailtasunei aurre egiteko funtsezko tresna dela erakutsi dugu. eta hori egoera kudeatzeko funtsezko osagaia izan da, zalantzarik gabe.

Azkenik, krisi-garai honek aldatuko al du etorkizunean lan egiteko modua?

Jakina; bizi izan ditugun hilabete hauek pertsonen segurtasuna babesteari dagokionez dugun erantzukizuna indartzeko balio izan behar digu. BM Supermerkatuetan, segurtasuna eta prebentzioa beti izan dira oso garrantzitsuak, eta are gehiago orain; horrela, bada, gure jarduera segurtasunez garatzeko aukera emango diguten elementu guztien aldeko apustua egin behar dugu, eta ez pandemien aurrean soilik, baizik eta baita lan-arlo guztietan ere, hala nola osasunaren, elikaduraren eta laneko ezbeharren arloetan. Gure zerbitzu-enpresan, funtsezkoa da faktore humanoa, eta hori zaindu eta babestu behar dugu, erosketak egitea, erraza eta erosoa izateaz gain, segurtasun-bermea ere izan dadin.