Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

#BMaldeadago

“Aldea dago” aldizkaria doan, zure BM Txartelarekin

“Aldea dago” aldizkaria sortu zen zuei askotariko eduki erabilgarri eta kalitatezkoak eskaintzeko. BM Txartelaren titular zareten bezeroentzako erabat doan da aldizkari hori, eta aldizka zuen etxeetan sartzen da ideia eta iradokizun berriak eskaintzera.

Aldizkariaren hirugarren alea prestatzen ari gara dagoeneko, baina, amaitu bitartean, azkeneko edizioaren edukiak begira ditzakezu; sasoiko produktuekin prestatzeko errezetak, etxerako aholku praktikoak eta gonbidatzaile ezin hobea izateko ideia bikainak aurkituko dituzu.

Gainera, gure tokiko ekoizleak ezagutzeko aukera ere eskaintzen dizugu. Ale honetan, hain zuzen ere, Asteasuko (Gipuzkoa) Gorua Goiena baserriko Joseba Otegi aurkezten dizuegu; 2010. urteaz geroztik BM Supermerkatuentzako esklusiboki ekoizten ditu esnekiak.

Bigarren ale honetarako, hainbat gai berezi prestatu ditugu: gaztei buruzkoa bat, "jainkoen jakia" izenburupean; beste bat, arrautzari eta arrautzak sukaldean eskaintzen dituen askotariko aukerei buruzkoa; “bizitza-koilarakadak” izenburupean, jogurtaren dohainei buruz hitz egiten dizuegu; eta etxeko txikienei zuzendutako espazio bat ere landu dugu, eta etxean bertan litxarreria osasungarriak nola egin azaltzen diegu, dibertsioa eta osasuna bateragarriak izan baitaitezke. 

Aldizkariaren ale honi amaiera bikaina emateko, elkarrizketa egin diogu Elkano jatetxeko Aitor Arregiri; Elkano Getariako jatetxe entzutetsua da, eta Michelin izar bat dauka.

Gogora ezazu, guretzako “berezia zarenez”, BM Txartelaren jabe izateagatik soilik aldizkaria doan eraman dezakezula etxera. Eta horrexegatik, berezia zarelako alegia, argitalpenari buruzko zure iritzia jakin nahi dugu. Zer gairi buruz irakurri nahiko zenuke "Aldea dago" aldizkariaren hurrengo alean? Konta iezaguzu gure sare sozialetan, Facebooken eta Twitterren.