Ahuakatea askariko ogitartekoan
“Ogitarteko bat zure Motxilan” kanpainarekin, egunero askaltzeko ohitura sustatu nahi dugu. Baina ez edozelako askaria, askari osasungarria baizik, betiko ogitartekoa berreskuratuko duena; ogitartekoarekin batera, fruta, fruitu lehorrak edo esnekiren bat jan dezakegu.
Uste ez duzun arren, ogitarteko bat askari ezberdina izan daiteke egunero; sekretua da ogitartekoaren barrukoa aldatzea. Ez dezagun izan ogitartekoa txorizozkoa, urdaiazpikozkoa eta gaztazkoa bakarrik izan daitekeenaren uste okerra. Beste aukera asko dago! Tortillazkoa, hegaluzezkoa, landare-gaizkoa eta, are, txokolatezkoa ere izan daiteke.
Nutrizioan aditua den Arantza Lopez Ocañak txikienen askaritan horren ohikoa ez den produktu bat sartzea gomendatzen digu, adibidez. Ahukateaz ari gara; jaki horrek garunaren garapenerako beharrezko mantenugaiak ematen dizkie haurrei.
Hain zuzen ere, dagoeneko hasi gara ahuakatea sartzen “Ogitarteko bat zure Motxilan” ekimeneko askarietan. Eta nola sar dezakegu gure ogitartekoetan? Bilboko Ave Maria ikastetxean egindako askari osasungarriari buruzko bideo honetatik har ditzakezue zenbait ideia, Lopez Ocaña doktoreak emandakoak.
Bizkaiko, Kantabriako eta Nafarroako dozena bat ikastetxetan egon gara urrian, eta beste hainbat ikastetxetan ibilik gara azaroan.