Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Bertako produktua

“Jugando a las cocinitas” blogak La Jarradilla eta BM Supermerkatuak bisitatu ditu

Duela zenbait egun La Jarradilla izeneko finka bisitatzeko aukera izan genuen Jugando a las Cocinitas  blogeko blogaria den Silvia González Fernándezen eskutik. Finka hori familia-gaztandegi bat da, eta bertan gazta fresko eta Monte de Pasekoa egiten dute, artisau eran. Han gazta paregabeak dastatzeko aukera izan genuen, esate baterako, Tasugo izeneko gazta erraustatua, edo Divirín izenekoa, azal lizundua duen gazta ondua, sekulako ahogozagarria! Gero, Solareseko BM supermerkatuan ere ahogozagarriak dastatzeko aukera izan genuen. Bertara, “Jugando a las cocinitas” blogeko blogaria ere gurekin etorri zen.

La Jarradilla familia-enpresa bat da eta dozena bat pertsona inguruk egiten du lan bertan. Artisautzan oinarritutako jardun ona da bertako protagonista. “Hemen zaporeak du lehentasuna, ez formak”. Hori ziurtatzen dute Alvaro eta Mariak, eta “irregularrak duen dotorezia” nabarmentzen dute.

Diego familia abeltzaina izan da beti, eta Tezanos de Villacarriedo udalerrian (Kantabria) dituzten instalazioetan mimo handiz zaintzen dute azienda, kalitate handiagoa duen esnea eskuratzeko xedez. “Kalitatearen alde egiten dugu jatorritik hasita, uneoro esne-ekoizpena kontrolatuz, haziendaren larre eta elikaduratik, propietate egokienak bilatuz, gure gaztak egin, umotu eta mantentzeko prozesuetara arte”.

Dastaketa Solareseko BM supermerkatuan

Diego familiarekin Monte de Paseko gazta eratzeko prozesuaren sekretu guztiak ezagutu ondotik, Jugando a las cocinitas izeneko blogeko blogaria Solareseko BM supermerkatura arte etorri zen gurekin. Supermerkatu hori da Kantabrian dugun multzoan ireki dugun azkena. Establezimendu horretan gure produktu fresko bikainarekin gozatzeko aukera izan genuen, moztutako fruta janez, eta gazta, urdaiazpikoa eta arrandegiko egoslekuan erabiltzen dugun sistemarekin prestatutako otarrainxkak dastatuz.

Silvia BMn ohiko bezeroa izan arren, pozik zeharkatu genituen hura alboan genuela gure supermerkatuko bazter guztiak. Hurrengo bisitara arte!