
2016ko balantzea
2016ko gure balantzea
Amaitzera doa 2016. urtea, eta balantzea egiteko garaia da. Oso pozik gaude, zuen konfiantza izaten jarraitzen dugula; izan ere, hori gabe ez ginateke garena izango. Maitasun eta adiskidetasun hori guztia itzultzeko eta egunero-egunero erakusten diguzuen leialtasuna eskertzeko helburuz, hainbat ekintza babestu dugu 2016. urte honetan.
Badakizue BM Supermerkatuok kirola eta elikadura eta bizitza estilo osasungarriak sustatzen ditugula. Besteak beste, gure jatorrizko hiria den Irungo Real Union futbol taldea babesten jarraitzen dugu, eta garaipen asko lortzen jarraitzen dugu BM Bilbao (Santutxuko Atletismo Bilbao Kluba) taldeko gure atletekin; aurten, gainera, horietako bik Rio de Janeiroko olinpiar jokoetan parte hartu dute; ezin gara poziago egon!
Badakigu zuei ere gustatzen zaizuela kirola; horregatik, BM Supermerkatuen Maratoi Erdien Zirkuituan parte hartzera ausartuko liratekeen #RunnerBM kirolariak bilatzeko castinga ireki genuen aurten, eta uste dugu oso ondo egin genuela aukeraketa! Casting horretaz gain, Donostiako Lilatonerako eta Bilbo-Bilbo Txirrindulari Martxarako dortsalak ere banatu ditugu, eta bost bidaia zozkatu Eurocoparen herrialde irabazlearen hiriburura joateko; ezin hobeto pasatu zuten irabazleek!
Xanpaina atera eta zuekin Lodosako BM, Logroñoko BM, Arrasateko BM eta Gorlizko BM Shop denda berriak ireki izana ospatzeko unea da. Nabarmentzekoa da, bestalde, zortzigarren BM supermerkatua inauguratu dugula Irunen, eta eraberritu egin dugula Iruñeko Antxo Indartsuko BM denda. Halaber, 2016. urte hau oso berezia izan da guretzat, Castro Urdialeseko plataforma logistiko berria sortu baitugu.
Gure online denda handitzen ari da bere ekintza-eremua, eta aurten, lortutako erronkarik garrantzitsuenetakoa izan da gure jardun-eremuko hiriburu guztietara iritsi izana. Baina ez dezazuela pentsatu hiriburuetan bakarrik gaudenik; egin begiratu bat gure online dendari, eta deskubri ezazue zuen herrian zerbitzu hori eskaintzen ote dugun.
2016. urte honetan, BM Excelente aplikazioa sortu dugu; gure ardandegia bisitatu eta zure janariarekin ondoen datorren edaria aukeratu ahal izango duzu.
Bestalde, abian jarraitzen du ekintzaile izateko aukerak, BM Shop BMren gure frankizia sistemari esker. Aurten, gainera, hainbat hitzarmen sinatu dugu banku-erakundeekin (Kutxabank, Banco Sabadell), denda horiek ezartzen laguntzeko.
Urte osoan zehar, hainbat promozio eta ekintza berezi jarri dugu zuen esku. Deskontu zuzenak zuen erosketetan, promozioak –Deskontu Bikoitza, adibidez–, eta Donostiako Orfeoiaren kontzertura joateko sarrerak, besteak beste.
Arrakasta handia lortu dute antolatu ditugun elkartasunezko kanpainek, zuei esker. Larrialdi egoeran dauden haurrei edateko ura eramateko Unicefen kanpainak eta Elikagaien Bankuaren aldekoak, esaterako, argi utzi dute zuek, gure bezerook, bikainak zaretela; 165.000 euro baino gehiago bildu dugu.
Mila esker guztioi 2016. urte honengatik! Zuen zain izango gaituzue datorren 2017an ere!