Zuzen arrain-hanburgesak. Freskotasuna, zaporea eta erosotasuna zure mahaian.
Kantauri itsasoko jakirik onena dastatzea sekula ez da izan hain erraza. Zuzen markako legatz-hanburgesek, eta legatz- eta ganba-hanburgesek itsasoko onena dakarkizute modu zoragarriro samurrean. Hurbiltasuneko produktua da, ezaugarri dituena zaporea, osasuna, ingurumenarekiko begirunea eta itsasoko plater bat minutu gutxian prest izatearen erosotasuna.
Zergatik dira hain bereziak arrain-hanburgesa hauek? Hasteko, Kantauriko legatz freskoa bakarrik erabiltzen da, Pasaiako portuan egunero erosten duguna. Gure produktuak ez ditugu edozein legatzekin egiten, baizik eta lehen arrantza-lineetan hautatutakoekin, zapore eta testura bikainak bermatuta egon daitezen.
Bigarrenik, itsasoko onena etxera daramazun produktu honek prezio erakargarria du. BM SUPERMERKATUETAN jada eskuragarri dauzkazu legatz-hanburgesak unitateko 4,95 €-an eta legatz- eta ganba-hanburgesak unitateko 4,95 €-an.
Hirugarrenik, legatz-xerra osoak erabiltzen dira prestaketan, beste ezein arrainekin nahasi gabe. Xehetasun horrekin agerian geratzen dira produktuaren autentikotasuna eta kalitatea.
Gainera, Zuzen arrain-hanburgesekin, ahaztu zaitez arraina garbitu, prestatu eta kozinatzeko prozesuaz. Ez duzu labekatu eta garbitu beharko, eta modu erraza da haurrak arrainaz gozatzen has daitezen.
Azkenik, prozesu osoa kontrolatzen da; lonjan erostetik instalazioetan hanburgesak erabat egin arte. Hala, produktua kalitate gorenekoa eta freskotasun paregabekoa izatea bermatzen dugu.
Probatu itzazu Zuzen arrain-hanburgesa berriak; izan ere, esperientzia zaporetsu eta erosoa da, hurbiltasuneko produktu freskoak atsegin ditugula erakusten duena. Dastatzeko prest?
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.