Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

ALDEA DAGO aldizkaria

Zure BM supermerkatuan duzu dagoeneko “ALDEA DAGO” aldizkariaren Eguberrietako edizioa

Abenduan urtero bezala, inoiz baino dotoreago datorkigu "ALDEA DAGO" aldizkariaren azkeneko aldea, Eguberriak zurekin ospatzeko.

Dagoeneko zure BM supermerkatuan duzu edizio berria, eta “modaz inoiz pasatzen ez den” arkumeaz hitz egingo dizugu. Baina ez dira faltako “Eguberrietako beste klasiko batzuk” ere: txerrikumea, indioilarra, bisigua... eta, nola ez, urdaiazpikoa. Urdaiazpiko motak bereizteko jarraibideak emango dizkizuete gure profesionalek, eta onena aukeratzen lagunduko dizute.

Halaber, Eguberri hauetan itsaskia zerbitzatzeko hainbat aholku eta Eguberrietako gure plateretan barazkiak sartzeko truku batzuk ere aurkituko dituzu. Eta, kontuz! Ez ezazue betekadarik egin, azken-burukorako tokia utzi behar dugu eta. Eguberrietako gozo-gauzek ere izango dute beren tartea, etxean egindako neguko koktel goxoekin batera.

Baina errezetek toki garrantzitsua duten arren, ez da dena gastronomia. “ALDEA DAGO” aldizkarian, distiratsu egoteko denbora ere badago, gure edertasun-aholkuekin, bai eta oparirik egokiena aurkitzekoa ere, oparitzeko ideia sorta batekin.

Aldizkari osoa eta oso Eguberritakoa! Gogora ezazu erabat doan eska dezakezula gure BM supermerkatuetan.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.