Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zozketa

Bost dortsal bikoitz zozkatuko ditugu Errenteriako 2015eko San Silbestre lasterketarako

Gure herrialdeko herri askotan jokatzen dira San Silbestre lasterketak abenduaren 31n; Errenteria da horietako bat, eta bi dortsaleko bost sorta zozkatuko ditugu, lasterketan parte har dezazun.

Errenteria Atletismo Klubak antolatzen du lasterketa hori, eta bi modalitate izango ditu distantziari dagokionez: 3,5 kilometrokoa (dortsal berdea) eta 7 kilometrokoa (dortsal gorria). Nafarroako Etorbidean hasi eta amaituko da lasterketa, Zumardiaren parean.

Kontsigna-zerbitzua egongo da udaletxean, eta aldagelak eta dutxak Errenteriako Atletismo Klubaren lokalean.

Halaber, aurten solidarioa izango da lasterketa; izan ere, inskripzio bakoitzeko euro bat emango zaio Juneren Hegoak Fundazioari.

Facebookeko gure orriaren jarraitzailea eta BM Txartelaren titularra bazara eta, gainera, kirol hau gustuko baduzu, har ezazu parte zozketan!

Facebookeko gure orrian zozkatzen ditugun bost dortsal bikoitzetako bat irabaz dezakezu, galdera oso erraz bati erantzunda.

Eta gogora ezazu oraindik BM Txartelaren titularra ez bazara, erraz eta azkar eska dezakezula, gure webgunean edo gure supermerkatuetako edozeinetan. Abenduaren 17ra arte duzu parte hartzeko aukera. Zorten on!