Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

#BMaldeadago zozketa

Zozketa. Donostiako Erdi Maratoia

Kirolarekiko gure konpromisoarekin eta bizitza estilo osasungarria sustatzeko gure ahaleginarekin jarraituz, datorren maiatzaren 31an, Donostiako Erdi Maratoia lasterketan parte hartuko dugu eta ekimen horren babesleak izango gara, berriz ere. Guk era aktiboan parte hartuko dugu eta, zeuk ere halaxe egitea nahi dugu! Horregatik, lasterketarako hamar dortsal zozkatuko ditugu.

Oso erraza da parte hartzea;Twitter-en dauzkagun bi kontuetako edozeinetan (@BMSupermercados eta @BMSupermerkatua) gure jarraitzaile izan eta korrika egitea zergatik gustatzen zaizu kontatu besterik ez duzu egin behar, #BMnoeslomismo edo #BMaldeadago hashtag-ak erabiliz. Gaurtik maiatzaren 20ko 23:00ak arte iristen zaizkigun eta lehiaketako eskakizunak (BM-ren jarraitzailea izatea eta adierazitako hashtag-ak erabiltzea) betetzen dituzten txio guztiak sartuko dira maiatzaren 21an egingo den zozketan. Egun horretan bertan emango ditugu jakitera irabazleen izenak. Zorte on, korrikalari!

 

Medio Maratón de San Sebastian 2013 from Streetmarketing Event Company on Vimeo.