
Zozketa
2015eko Mello Sarirako 12 dortsal zozkatuko ditugu
Urriaren 25ean, Mello Sariaren laugarren saria jokatuko da. Kirol-proba horren helburuak dira lan soziala eta jokatzen den lurraldeari balioa ematea. 23,6 kilometroko luzera eta 2.600 metroko desnibel metatua dauzka, eta Muskiz herriaren hiri-izaera, izaera industriala, nekazaritza eta abeltzaintza, kostaldea eta mendia ezagutzeko aukera ematen ditu.
BM Txartela baldin badaukazu eta mendi-lasterketak gustatzen bazaizkizu, anima zaitez eta hartu parte gure lehiaketan; 2015eko Mello Sarirako zozkatuko ditugun 12 dortsaletako bat irabaz dezakezu.
Urriaren 2tik hilaren 14ko 09:00ak arte, bisita ezazu Facebook-eko gure kanala, eta esan iezaguzu Lasterketa edo Martxa nahiago duzun eta zergatik (Hemen erantzun behar duzu). Zure BM Txartelarekin, modalitate bakoitzerako hiru dortsal bikoitzen zozketan sartuko zara.
Urriaren 14an emango ditugu jakitera irabazleen izenak Facebook-eko gure orrian; irabazleak mezu pribatu bidez jarri beharko dira gurekin harremanetan, izen-ematea egin eta saria eskuratu ahal izateko.
Zorten on!