Ziurtagiri ofiziala
Ziurtagiri ofiziala BM Supermerkatuetan lan egiteagatik
BM supermerkatuetan lan egiten dutenek profesionaltasun-ziurtagiri ofizial bat lortu ahal izango dute. Horrela, BM supermerkatuek, beren langile kualifikatuen lana eta esperientzia aintzatesteko helburua betetzen du eta, ondorioz, hau lortzen duen Espainiako merkataritza-sektoreko lehen enpresan bihurtu da. Hitzarmena gaur goizean sinatu dute, Gasteizen, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jose Ramon Fernandez de Barrena gure zuzendari nagusiak
Nork lor dezake ziurtagari ofizial hau?
Ziurtagari hau denda txikien kudeaketa eta salmenta-jardueretakoa izango da, harategi- eta arrandegi-espezialitatekoa hain zuzen ere, beren esperientziaren eta barne-trebakuntzaren aintzatespen gisa jasoko dutena.Sei urte baino gehiagoko esperientzia duten atal-arduradunentzat da ziurtagiria, eta 200 ordu baino gehiagoko ikastaro teorikoekin osatu beharko dute; trebakuntza-plan pertsonalizatu batean oinarrituta. Plan horretan, hainbat gai sartuko dira, hizkuntzetatik hasi, eta onlineko salmentaraino.
Aurreikuspenen arabera, lehen promozioak (20 profesionalek osatua: 10 arrandegi-arduradun eta 10 harategi-arduradun) 2018ko lehen seihilekoan lortuko du ziurtagiri ofizial hau.
Trebakuntza: gure apustua
BM supermerkatuek, zeinek bi milioi euro inguru inbertitzen baitu trebakuntzan, beren jarduerarako trebakuntza arauturik ez duten langile kualifikatuen lana eta esperientzia aintzatesteko helburua betetzen du. Gainera, ziurtagiria gradu erdiko irakasgaiekin baliozkotzen da eta modulu zehatz batzuk eginez, Merkataritza eta Marketin gradu erdiko titulua lortu ahalko dute.
BMko langileek lortutako ziurtagiria homologatuta dago EAEn ez ezik, Europan ere.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.