Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

"Zeliakoen eguna" jaia

BM Supermerkatuak Euskadiko Zeliakoen Elkarteak (EZE) antolatutako hiru festetan egongo da "Zeliakoen Eguna" dela eta. Ekitaldi hauek maiatzaren 30 eta 31an eta ekainaren 1ean ospatuko dira Barakaldon, Donostian eta Gasteizen, hurrenez hurren.

Haurrentzako puzgarriak jarriko dira eta, gainera, 10 euroko deskontu-baleak banatuko dira BM-n 60 €-tik gorako erosketetan erabiltzeko bazkide zeliako guztien artean.

Aipatzekoa da BM-k akordio bat sinatu zuela EZE-rekin duela urtebete baino gehiago, zeinaren bitartez elkarteko bazkideek (2000 baino gehiago) %5-eko deskontua dute BM Supermerkatuetan egindako erosketa guztietan BM txartela erabiliz gero. Gainera, BM-k erosketa guztien zenbatekoaren portzentaia bat ematen dio elkarte honi donazio bitartez.

Abantaila honetaz baliatzeko EZE-ko bazkideek beraien elkartean bertan banatzen dituzten eskaera-orriak bete behar dituzte eta eskarian aipatutako helbidera bidali behar dira posta bidez.