Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Zeliakoekin dugun konpromisoarekin aurrera jarraitzen dugu Errioxan

Aste honetatik aurrera, Errioxako zeliakoek, erosketak egiteko, gurekin fidatzeko arrazoi gehiago dute. BM Supermerkatuek eta Errioxako Zeliakoen Elkarteak (ACERI) hitzarmena sinatu dute, elkartekideek deskontuak izan ditzaten gure establezimenduetako edozeinetan egiten dituzten erosketetan.

ACERI elkartearekin sinatutako hitzarmenaren helburua da Errioxako zeliakoen egunerokotasuna erraztea. Horretarako, aurrerantzean, BM Zeliakoak Txartela duten ACERI elkarteko bazkideek % 5eko deskontua izango dute erosketa guztietan (ez bakarrik glutenik gabeko produktuetan). Hileroko lehenengo egunean jalkitzen den hilabeteko bonu batean pilatzen da deskontu hori.

Era berean, Errioxako zeliakoen kolektibo osoari laguntzea bilatzen du hitzarmenak. Horregatik, bazkideek gure dendetako edozeinetan egindako urteko kontsumoaren % 0,75 emango zaio ACERI elkarteari.

Abantaila horiez gozatu ahal izateko, elkartearekin harremanetan jarri beharko dira bazkideak, eta han azalduko diete ze urrats eman behar duten deskontuaz gozatu ahal izateko.

Hitzarmen hau beste urrats bat da elikadura-alergiaren edo -intolerantziaren bat duten pertsonekiko gure konpromisoan. BM Supermerkatuok ia hamar urte daramagu zeliakoen gure inguruko elkarteekin lankidetzan, elikadura jakin bat behar duten pertsonen erosketa-baldintzak hobetuz.

Glutenari intolerantzia duten pertsonei zuzendutako BM Supermerkatuen programak –dagoeneko 2.000 lagunek egin dute bat programarekin– zeliakoentzako 200 produktu baino gehiagoko aukera zabala du: gailetak, madalenak eta ogia, baita edariak edo pizza-oinarriak ere.

Argazkia: Mari Ángeles Espila (ACERI elkarteko lehendakaria) eta Aitor Idígoras (Errioxako BM Supermerkatuen Denden Kudeaketa burua)

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.