
BM Supermerkatuak
Zarauzko gure establezimendurik historikoena eraberritu dugu
BM Supermerkatuek Zarauzko establezimendurik historikoena, Foruen plazako 11. zenbakian dagoena, berrinauguratuko dute ekainaren 11n, lokala handitu eta goitik behera eraberritu ondoren; lan horiei esker, bikoiztu egin du saltoki-gunea, eta 900 metro koadro izango ditu aurrerantzean. Horrez gain, lantaldea ere indartuta itzuliko da, lau lanpostu gehiagorekin, 16 profesional guztira.
Bi milioi euroko inbertsioa egin du taldeak eragiketa honetarako eta, horrekin batera, kooperatiba izatetik denda propio izatera pasa da; horrela, BM Supermerkatuek tokiko ekonomiaren eta enpleguaren garapenaren alde egiten duen apustuaren beste adibide bat da.
Zarautzen, BM Supermerkatuek badute beste establezimendu bat ere, Euromarren, iaz eraberritu genuena, 1,3 milioi euroko inbertsioa eginda.
Foruen kaleko BM supermerkatua eraberrituta, sekzio berriak eta zabalak jarri dira, hala nola arrandegia egostegi eta guzti, bai eta ogi-labea, parafarmazia, produktu osasungarrien sekzioa eta ardandegia ere. Harategiaren eta urdaitegiaren erakusmahaiak ere hobetu ditugu, lantalde berarekin, eta frutategia handitu dugu eta zuku-makina jarri dugu.
Zerbitzuari dagokionez, espezializazioaren aldeko konpromisoari eutsiko dio BMk, lantaldea trebatuz eta, batez ere, tokian tokiko ekoizleen aldeko apustuari eutsiko dio, zuzeneko zerbitzurako aliantza eta hitzarmenen bitartez, produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzeko helburuz.
Horrela, besteak beste, honako ekoizleen produktuak eskainiko dizkie lokalak bezeroei: Baso Beltz, Nekazabal eta Gesalaga Zarauzko ekoizleenak; Aitzeta Koop. eta Baserriko Uzta (Aizarnabal); Getariako txakolina; Elosiaga gaztak (Azpeitia); Basatxerri (Zestoa), Txarri Txiki (Aia) eta Bordatxo (Usurbil). Arrandegi berrian Kantauri itsasoko arrainak aurkituko dituzu, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko lonjetatik zuzenean ekarritakoak.
Guztira, 11.000 erreferentziako produktu-sorta izango du denda berriak. Gainera, erosketak etxera eramateko zerbitzua eta bezeroentzako doaneko aparkalekua izango ditu. Ikusi hemen eskaintzen libuxuka. BM Supermerkatuek Zarauzko biztanleei eskaintzen dien zerbitzua osatzeko, BM online denda ere eskura dute zarauztarrek, www.bmsupermercados.com webgunean.
Etorri bisitan eta zure erosketarekin BM Txartela pasatzen baduzu, opari-txartel bat emango dizugu. Ikusi hemen baldintzak.
Ordutegi jarraitua izango du dendak, 08:45etik 20:45era, astelehenetik larunbatera. Azkenik, aipatu behar da agintariek adierazitako higiene- eta prebentzio-neurri guztiekin irekiko dugu denda.