
Denda eraberritua
Zarauzko BM supermerkatua goitik behera eraberrituta irekiko dugu
Guztiz berrituta irekiko dugu berriro Zarauzko (Gipuzkoa) BM supermerkatua, Nafarroa Hiribideko 37. zenbakian. Bi hilabete iraun dute denda eraberritzeko lanek, eta erabat berrantolatu eta eraberritu dugu saltokia, 530 metro koadro dituena, lehen baino 100 metro gehiago; horri esker, produktu aukera handitu ahal izan dugu, eta 7.000 bat erreferentzia aurkituko dute aurrerantzean bezeroek. Bederatzi profesionalez osatutako lantaldeak jardungo du denda berrian, lehen baino lau lanpostu gehiago; era horretan, ekonomia sustatzen eta enplegua sortzen lagunduko dugu.
Produktu freskoen sekzio berriak jarri ditugu, itsaski-egostegia eta ordutegi luzeagoa izango dituen arrandegi batekin; harategia, urdaitegia eta frutategia ere handitu egin ditugu, azken horren kasuan, zuku-makina jarri dugu. Okindegia, izoztuen sekzioa, elikadura osasungarriarena eta lurrindegia ere baditu, besteak beste, supermerkatu eraberrituak.
Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara eta 09:00etatik 14:00etara larunbatetan; erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko die dendak bezeroei. Gainera, abenduaren 2ra arte, 30 euroko gutxieneko erosketa egiten duten bezeroek manta jasoko dute opari.