Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Durangoko Geltokia

Zaha Hadid hil da, Durangoko Geltokia diseinatu zuen arkitektoa

Zaha Hadid irakiar arkitektoa hil da berriki bihotzekoak jota, Miamiko ospitale batean bronkitis baten ondorioz tratamendua jasotzen ari zela. 65 urte zituen, eta sari ugari jasotako arkitekto ezaguna da; besteak beste, Britainiar Arkitektoen Erret institutuaren Urrezko Domina da saririk nabarmenenetakoa. Aurten eman diote, eta sari hori jasotzen duen lehen emakumea izan da.

Londongo ur-zentroa, Abu Dhabiko Zubia eta Cagliariko Arte Garaikidearen Museoa dira bere lanik entzutetsuenak, baina guretzat garrantzia berezia dauka Durangon (Bizkaia) egin zuen lanak. Berak zuzendu zuen trenbidea hirigunetik igarotzen den gunean lurperatzea helburu zuen ‘Durango Operazioa’ deritzon proiektua. Proiektu haren barruan, merkataritza-gune bat eraiki zen, eta gaur egun, hantxe dago gure supermerkatuetako bat, Durangoko Estazioko BM supermerkatua, hain zuzen ere.

2014. urte amaieran inauguratu genuen supermerkatu hori; 11.500 produktu baino gehiagoko aukera zabala eskaintzen du, eta urdaitegia, harategia, arrandegia eta frutategia ditu, langile espezializatuekin eta produktu freskoen kalitatea nagusitzen delarik. Supermerkatu horrek, gainera, gure bezero guztientzako lurrazpiko doaneko aparkalekua dauka, eta etenik gabe dago irekita, 09:00etatik 21:00etara.

Harro gaude gure denda modernoenetako bat nazioartean horrenbesteko entzutea eta prestigioa duen arkitekto batek diseinatutako ingurune batean edukitzeaz.