Festak eta Gastronomia
VII. Marmitako Lehiaketa Donostiako Aste Nagusian
Donostiako Aste Nagusian urtero bezala Marmitako Lehiaketa ospatu zen, Donostia Kulturak antolatuta eta BM Supermerkatu eta Gaztelubide Elkartearen elkarlanarekin batera.
Zazpigarren edizio honetan ia hogei parek sukaldean duten abilezia erakutsi zuten luxuzko epaimahai baten aurrean. Honela, Elena Arzak, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategi, Josean Eizmendi, Juanjo Mendioroz eta Javier Arbizuren esku geratu zen 19 marmitakoak dastatzearen ardura.
Pare bat bakarrik izan zitekeen garaile eta aurten Tolarea Sagardoaren Hernaniko Kofradiako Manuel Irigoien eta Tomás Núñez Colas suertatu ziren txapeldun. Bigarren postua Alberto Zubelzu Arrayago eta Carlos Arechaga Jiménezena (Xepla J.K.E., Ibarra) izan zen, eta hirugarrena Xabier Mendizabal eta José Juan Ijurko Ansorenarena (Zubi Musu Elkartea, Donostia) alegia.