Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

UVESCO

Uvescok 91.000 euro baino gehiago bildu du Ukrainako haurrei laguntzeko

Martxoaren 9an, Ukrainako familien aldeko UNICEF erakundearen diru-bilketa kanpainarekin bat egin zuen Uvescok. Ordutik, eta BM eta SUPER AMARA supermerkatuetako bezeroen elkartasunari esker, 91.642 € bildu dugu, Ukrainiako gerraren ondorioz haien bizilekuetatik alde egin behar izan duten familiei laguntzeko.

UVESCO Taldeak eta Euskadiko UNICEF Komiteko lehendakari Isidro Elezgaraik eskerrak eman nahi dizkizuegu; hona hemen Elezgarairen hitzak:

Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Uvescon lan egiten duten guztiei eta bezeroei, Ukrainiako krisi humanitario larriaren aurrean erakutsi duten konpromisoagatik.Behar ikaragarriak daude, eta UNICEFek erlojuaren aurka lanean jarraitzen du, medikuntza-, osasun- eta higiene-hornigaiak entregatzeko, haurrei arreta psikosoziala emateko, eta edateko ura izan dezaten bermatzeko. Gaur egun bizitzeko erabat beharrezkoa den baliabide hori eskuragarri ez duten milioi eta erdi pertsona daude.Zuen babesari eta elkartasunari esker, UNICEFek arlo guztietan lanean jarraituko du, haurrak eta haien familiak babesteko eta salbatzeko, bai Ukrainian, bai inguruko herrialdeetan".

BM eta SUPER AMARA supermerkatuen edozein establezimendutako kutxatik igarotzerakoan izan dute bezeroek haien ekarpena egiteko aukera, eta ekarpen hori erregistratuta gelditu da erosketa-tiketean.  Diru-ekarpen horiei esker, UNICEFek, beste ekintza batzuen artean, hilabetez 240.834 haurrei edateko ura eman ahal izango die.

Uvescok UNICEFekin eta Ukrainian bizi duten krisi humanitarioko egoera arintzen laguntzen duten elkartasunezko beste ekimenekin duen konpromisoa berresten du.