Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Uvesco, AENOR sozietatearen Ekonomia Zirkularraren ziurtagiria lortu duen lehenengo banaketa-enpresa

Uvesco Taldean, jasangarritasunarekin eta ingurumena zaintzearekin konprometituta gaude. Horregatik, ekimen aitzindariak bultzatzen ditugu, hondakinak kudeatzeko, emisioak murrizteko eta elikadura osasungarria eta tokiko ekonomia sustatzeko. Jasangarritasunean eta Gizarte-erantzukizun Korporatiboan oinarritzen da gure estrategia, eta lorpen garrantzitsu batera eraman gaitu horrek: AENOR sozietatearen Estrategia % 100 Zirkularraren Ziurtagiria lortzen duen elikagai-banaketako lehenengo enpresa izatea, ekonomia zirkularrarekin dugun konpromisoaren erakusgarri.

Sari hori lortzeko, ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten gure proiektuak eta jasangarritasunaren beste alderdi batzuk zein alderdi sozialak eta gobernantzakoak ebaluatu zituen AENOR-ek. Amaia Ortiz de Elgea Jasangarritasunaren arloko gure arduradunak nabarmendu duen bezala, ziurtagiri hau gure lantalde osoak –hasi supermerkatuetatik eta plataforma logistikoetaraino– gure ingurunearen eta geure etorkizuna ziurtatuko duen jardunbide jasangarriak ezartzeko egin duen ahaleginaren emaitza da.

Gure jasangarritasun-estrategiaren barruan, funtsezko hainbat ekintza nabarmentzen ditugu. Lehenik eta behin, janari-hondakinak murrizteko konpromisoa dugu, besteak beste, iraungitzeak kudeatzeko sistema batekin; horixe da banaketa-sektorearen erronkarik handienetakoa. Gainera, AENOR-en 0 Hondakin ziurtagiria ere eskuratu dugu, hondakinen gure kudeaketagatik. CO2 emisioak murrizteari dagokionez, AECOC-en Lean&Green hiru izarrak lortu ditugu, hainbat ekimeni esker, hala nola ibilbideen optimizazioa eta ibilgailu elektrikoen erabilera.

Denda jasangarri eta eraginkorren eredu bat ere garatu dugu, energia aurrezteko neurriak ezarrita eta berrikuntza sustatuta. Arlo digitalean, etengabe ari gara hobetzen, gure zerbitzuan eta bezeroarekiko harremanetan eraginkorragoak izan gaitezen.

Auditoretzan, gure ekintza guzti-guztiak ebaluatu ditu AENOR-ek, eta gure helburuak gure jasangarritasun-estrategiarekin bat datozela berretsi du. Harro gaude lorpen honetaz, eta elikagaien banaketaren sektorean jardunbide jasangarriak sustatzen liderrak izateko lanean jarraituko dugu.